Proiektuak

Hamarkada bat baino gehiago daramagu gizarte- eta ingurumen-inpaktua sortzen, gure metodologia Sinnple askoari esker. Guztia ere modu samur, berritzaile eta, batez ere, efizientean.

Geure metodologia propioa, hainbat erakunde, enpresa eta sektoretan baliozkotua.

Aldaketa kontzientea sortzea ez da eginkizun samurra. Aitzitik, sekulako erronka da… baina oso erakargarria. Geure gain hartu genuen konplexutasun hori, eta, gure esperientzia zabalari esker, konfiantzan oinarrituriko harreman iraunkorrak sortu ditugu. Hala, ekonomia jasangarria eta lehiakorra sortzen dugu, inpaktua eragiten duena, inguruan ageri zaizkigun mugak muga.

Gure jomuga inoiz ez da aldaketa erradikalak egitea, baizik eta funtsezko alderdietan ipintzea arreta, desberdintzen gaituzten balioetan, enpresa bakoitza definitzen dutenetan… Eta, modu Sinnple askoan, eraldaketa errentagarri eta eraginkor bat lortzea.

Gure ilusiorik handiena beti da diskurtso sinesgarria, atsegina eta koherentea sortzea, aldaketa bultzatzen duena. Hala, gure errealitatea marka-balio etiko eta eraldatzaileekin konektatzen dugu, guztia ere gizarte-inpaktu autentikoa eta zintzoa lortzeko.

Gure diagnostiko Sinnple, zuzen eta argiarekin, erakunde bakoitzaren errealitatera egokitzen gara, eta, hala, bide berri eta ernagarri bati heltzen diogu.

HAIEN IRITZIA