Gizarte- eta ingurumen-inpaktua
121
enpresa
72
gizarte-erakunde
+2000
pertsona sentsibilizatuta
Sinnple, gure ustez, inpaktua sortzen duen ekonomia jasangarria eraikitzen laguntzeko tresna bat da. Horretarako, inpaktua nola eta noiz sortzen dugun ulertu behar dugu, eta nola eta noiz ez dugun egiten. Hori dela eta, gure inpaktu-formula propioa definitu dugu, gizarte-erakundeei laguntzeko erabiltzen ditugun metodologia berberekin. Horri esker, gainera, eragin nahi dugun inpaktu hori kudeatzen gehien laguntzen diguten adierazleak identifikatu ahalko ditugu. Hau da, gure kudeaketaren zerbitzura diharduen tresna gisa baliatzen dugu neurketa.
% 83
enpresa txikiak eta ertainak dira
261
pertsonari lagundu diogu
Hausnarketa horri esker, ulertu genuen Sinnplen EZ ditugula eraldatu 193 erakunde, baizik eta 261 pertsonari lagundu diogula erakundeak eraldatzen. Eta horixe da garrantzitsuena.
Alde batetik, konpainia atsegina eta eraginkorra topatuko duzulako Sinnplen, batzuetan hain ezezaguna, bakartia eta esker txarrekoa den bidaia horretarako. Bestetik, uste dugulako enpresan duzun rola gorabehera, zure erakundea eraldatuko duen aldaketa-motorra izan zaitezkeela. Baliteke inork ez aintzatestea edo zuk ez hala sentitzea. Baina, sinetsi iezaguzu: halaxe da. Ondo ikusi dugu erakundean nola eragin aurkitzea zailagoa den kasuetan. Izan ere, halakoetan konektatzen dugu gehien gure helburuarekin: ETEetan (enpresen %83), zuzendari nagusien benetako laguntza txikia duten zuzendaritzetan, jasangarritasun-lidergo argi definiturik ez duten diziplina anitzeko taldeetan, eta abarretan.
Gure inpaktua, bi arrakasta-kasutan kontatuta
Salto Systems enpresan, elkarrekin aritu dira zuzendari nagusiaren inplikazioa, etengabe sortzen eta lan egiten duen lantaldea, aldaketari beso-zabalik heltzen dion enpresa-kultura eta, hori erraz eta eraginkor bihurtzeko, gure laguntza. 2015ean, erakutsi genien zer lor dezaketen jasangarritasunarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin, dela lehiakortasunari begira, dela beren helburuari begira. Era berean, emisioen neutraltasunarekin eta halako ekintzekin inspiratu genituen. Hainbat eremutako ekintzak definitu eta gauzatu genituen, esaterako, erosketa arduratsuarako. Horretaz gainera, ESG Batzordearen eguneroko lanean lagundu genuen. Azeleragailu horiek guztiak ez izanda ere, ez dago arazorik. Egin daiteke aurrera, eta horretarako gaude gu. Baina Saltok ederki erakusten digu zer potentzialtasun duen jasangarritasunak, haizea alde dugunean.
Desgaitasuna duten 5.000 pertsona baino gehiago enplegatzen dituen gizarte-enpresa. 2016an, inpaktua kudeatzeko gure lehenbiziko prozesuetako bat egin genuen Gureak-eko zuzendaritza-taldearekin. Harrezkero, pentsatzeko eta neurtzeko logika hori aplikatu dute enpresako barne-prozesuetan. Horietako batzuk, gurekin: prestakuntza, erdi-mailako agintarien ebaluazioa, ezohiko proiektuak… Eta are ilusio handiagoa egiten diguna: beste prozesu batzuk gure laguntzarik gabe. Sinnpleren ustean, horixe da albisterik onena: inpaktuaren neurketa hain barneratuta edukitzea. Lan horren emaitza arrakasta-kasutzat hartu zuten ESIMPACT etxearen Gizarte-inpaktuaren egoera eta neurketa Espainian (2019) txostenean.