Egunez egun, enpresaren gizarte-erantzukizunean laguntzen
Askora, catering, garbiketa eta arreta geriatrikoko zerbitzu integralak
Erronka: Eguneroko bizimoduaren premiak eta baliabide-eskasiak zaildu egiten dute gizarte-berrikuntzako planetatik eratorritako ekintzak martxan jartzea.
Jakintza eta aholkularitza espezializatuaren faltagatik, ekintza batzuk ez dira hedatzen dimentsio eta garrantzi osoa kontuan hartuta.
Erronka konpondu genuen
Gure Perfecciona zerbitzuarekin, hilero-hilero denboratxo bat eskaini dugu:
- Jarraipena egiteko.
- Ez atzera ez aurrera geratzen diren lanak egiteko.
- Denboran inspirazioari eutsiko dioten ideia berriak proposatzeko.
Adibidez, Erosketa Arduratsuaren Plana ezartzea lortu da, enpresaren ekintza orokorreko ildoen barruan.
Gure proiektuari esker, irizpide berriak identifikatu eta markatu dituzte jasangarritasun-irizpideak dituzten hornitzaileak eta produktuak homologatzeko, hala nola hurbiltasuna, ekoizpen-metodoak, inpaktu soziala eta ingurumen-inpaktua.
Geure ekarpena egin genuen
- Malgutasuna eta lehentasuna duten gauzetan arreta ipintzeko gaitasuna.
- Gizarte- eta ingurumen-jakintza zenbait sektoretan.
- Ekintza konkretuak ekarri dituen ikuspegi antolatua eta estrategikoa.