Gazteak klimaren alde
Gipuzkoako Foru Aldundia
Ingurumen Zuzendaritza
Deskubritu zer lortu dugun
Gazteak klimaren alde
Erronka: Krisi klimatikoak bereziki kezkatzen ditu gazteak. Hala ere, gutxi parte hartzen dute bizitza politikoan, eta zaila da administrazioen eta gazteen arteko komunikazio-bideak topatzea. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzak zubiak eraiki eta formula bat aurkitu nahi izan zuen klima-aldaketarekin konprometituta dauden gazteek zer dioten entzuteko eta haiekin batera lan egiteko eta ikasteko.
Erronka konpondu genuen
Formatu lagunkoia eta erakargarria diseinatu genuen gazteentzat, eta buru-belarri jardun genuen lehen gazte-talde horri forma emango zioten askotariko profilak bilatzen.
Lehenengo saioan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta gazteen arteko lana eta formatua elkarrekin definitzen lagundu genuen, eta saioak dinamizatzeaz arduratu ginen.
Lehenbiziko saioa 2021eko ekainean izan zen, eta 2023an aktibo jarraitzen du. Guztira 20 gazte inguruk parte hartu dute modu aktiboan. Saio horiei esker, hobetu egin dira KlimaBai programaren komunikazio-kanalak, bestelako soluzioak diseinatu dira elikagaiak alferrik ez xahutzeko, deialdiak berrikusi dira eta zenbait soluzio hobetzen ari dira, hala nola dendatu.
Espazio hori Green Recovery Think Tankaren parte da, Etorkizuna Eraikiz programaren barruan.
Geure ekarpena egin genuen
Lan egiteko modu desberdina sortu dugu, sormenean oinarritua eta ez hainbeste prozeduretan. Hala, hurbiltasuna lortu dugu eta konfiantza eraikitzea lortu da bi taldeen artean. Dinamizatzeko zenbait sormen-teknika aurkitu ditugu, prozesua joria eta, aldi berean, produktiboa izan dadin.
Gure ikuspegi soila eta freskoa lagungarria izan da gazteengana aise gerturatzeko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta gazteen artean zubiak eraikitzeko balio izan du.