Saltokiak ere inplikaturik

Logo Gipuzkoako foru aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia 

Ingurumen Zuzendaritza

Saltokiak ere inplikaturik

Erronka: Gipuzkoako Foru Aldundiak saltokietara gerturatu nahi zituen Garapen Jasangarrirako Helburuak eta ekonomia zirkularra. Hain zuzen ere, egiten dutenari balioa emateko eta aurrera egiten jarraitzeko. Baina nola lortu hori, kontuan izanik baliabide gutxi dituztela eguneroko gauzetarako, ez dutela ondo ezagutzen gaia eta mesfidantza dutela administrazioekiko?

Logo Dendatu

Erronka konpondu genuen

Gure ikuspegia baterako sorkuntzan oinarritu genuen. Guztira 10-15 saltoki ingururekin lan egin genuen, zer abiapuntu eta muga zituzten ondo ulertzeko, eta haiekin batera baliozkotu genuen erreminta.

Emaitza? Webgune bat, zeinari esker hamabost minutuan baino lehenago deskubritzen baitute dagoeneko egiten duten guztia, eta ideiak topatzen dituzte aurrera egiten jarraitzeko. Haien “hizkuntzan”, haien errealitatea kontuan hartuta eta ikuspegi inspiratzailea baliatuta. Lau aste baino lehenago, Gipuzkoako 100 saltokik baino gehiagok erabili zuten.

Informazio gehiago: https://dendatu.eus/

Geure ekarpena egin genuen

Sinnplifikatzea. Primerakoak gara gauza konplexuak samur bihurtzen, eta erreminta bakoitzaren egoerara bideratzen. Era berean, ulertu genuen saltokiek zeresan handia dutela diseinuan. Plan osoan estilo Sinnple askoa erabilita, erreminta erabilgarri bat sortu ahal izan dugu.

Soluzioa topatu ondotik, AKTING etxeak webgune intuitibo bilakatu du, eta En Clave de Sol, berriz, irudi bat eta bideo bat sortzeaz arduratu da: ederki asko jasotzen dute landu genuen guztia.