Gizarte-ekintzaileak nazioartean jarduten du

COLORADD

Enpresa txiki bat, gizarte-berrikuntza lortzeko bidean

Erronka: Lehenbiziko nazioartekotze-pilotua sortzea Espainian, bi helburu hauek lortzeko:

  1. Nazioarteko lehenbiziko erreferentzia handiak.
  2. Beste herrialde batzuetarako baliagarria izango den nazioartekotze-prozesu bat baliozkotzea.
parches de colores

Erronka konpondu genuen

Kolorearen alorreko lehentasunezko sektoreak identifikatu genituen, eta herrialdean duten garrantziaren arabera antolatu. Era berean, sektore horien merkatu-azterketa bat egin genuen, bai eta merkataritza-estrategia bat ezarri ere, eta kontaktu zehatzak eskaini genituen ahal zen guztietan.

paleta de colores

Geure ekarpena egin genuen

Gure eginkizuna izan zen bilerak dinamizatzea eta Espainian identifikatutako sektoreak aztertzea eta ezagutzea. Horretaz gainera, Coloradd etxeak proposatutako soluzioan interesa izango luketen enpresak identifikatu genituen gure kontaktu-sarearen barruan. Halaber, ekitaldi bat antolatu genuen ISEM Fashion Business School etxearekin batera, eta modaren munduko enpresen aurrean aurkeztu zen planteatutako soluzioa.