Gizarte-berrikuntza, ziztu bizian
Uvesco Taldea beti kezkatu da gizarte- eta ingurumen-inpaktua duten ekintzak gauzatzeaz
Erronka: Oraingoan, apur bat harago joan behar zen, eta taldeko departamentuen koordinazioa bultzatu, sormenari eta konstantziari eutsi ahal izateko. Ekintza berriak identifikatzea zen erronka, eta, noski, nola gauzatu aztertzea.
Erronka konpondu genuen
Sinnplen, neurri-neurrira diseinatu genuen prozesu bat, zeinak taldearen bost departamentu inplikatzen baitzituen. Era berean, dinamika berritzaileak antolatu genituen, langileak beraiek inplika zitezen Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) eguneroko martxan.
Horri esker, askatu egin genituen langileak katigaturik uzten zituzten eginkizunak, eta konpromiso handiagoz heltzen zieten beren gain hartutako lanei.
Geure ekarpena egin genuen
Sormen-ariketen bidez, bost departamentuak lerrokatzea lortu genuen, eta zenbait ondorio ere atera genituen, Garapen Jasangarrirako Helburuekin inplikazio handiagoa lortzeko moduari buruz.
Definizioaren eta prozesuaren parte bihurtzeak inspiratu egin ditu Uvesco Taldeko langileak, aurrera egiten jarraitzeko eta ekimen propioak sortzeko.
Gaur egun, konpromiso handiagoa dute ekintzekin, eta langileak beraiek dira ekimen berrien trakzio-egile.