Inpaktua finantzatu bai, baina neurtu?

Logo fundación carmen gandarias

Deskubritu zer lortu dugun

Inpaktua finantzatu bai, baina neurtu?

Erronka: Carmen Gandarias Fundazioak 30 urte baino gehiago daramatza irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundeak finantzatzen, helburu gisa harturik pertsonen bizitza hobetzeko eta gizarte inklusiboagoa eraikitzeko programak sustatzea. Hala ere, inpaktua neurtzeko gaur egungo modua mugatua da: batetik, emaitza-adierazleak (artatutako pertsonen kopurua…) eta, bestetik, justifikazio teknikoak. Nola lagundu finantzatutako erakundeei eragiten dituzten aldaketak sakonago neurtzen, baina, aldi berean, arreta beren helburutik desbideratu gabe?

Pizarra que muestr la frase "impacto social". Al lado, un reloj

Erronka konpondu genuen

Helburu hori lortzeko, inpaktua neurtzeko eta kudeatzeko tailerrak diseinatu genituen, eta, eginkizun horretarako, bost erakunde hautatu genituen, fundazioarekin harreman- eta finantzaketa-ibilbide handiena zutenetatik.

Lau saiotan (talde-saioak eta banakako saioak konbinatuz), hainbat lorpen izan zituzten:

1. Inpaktu-mapa propioa sortzea, aldaketak nola sortzen dituzten eta zeren mende dauden ulertzeko eta azaltzeko.

2. Adierazleak definitzea, programen erabiltzaileen artean eragiten zituzten aldaketak neurtu ahal izateko.

3. Programaren inpaktu-arrisku handienak identifikatzea eta inpaktu-mapa ez ezik adierazleena ere birpentsatzea.

Lan guztia fundazioarekin orpoz orpo egin genuen, eta inpaktu-mapa eta adierazle propioak sortu genituen.

Geure ekarpena egin genuen

Esperientzia zabala dugu, 50 gizarte-erakunde eta -enpresarekin baino gehiagorekin lan egin baitugu inpaktua neurtzen eta kudeatzen. Hainbat sektoretan neurketa nola egin jakiteak eta neurketa horren konplexutasunaren berri izateak prozesua sinnple asko diseinatzera eramaten gaitu, eta gertu-gertutik jarraitzen diogu erakunde bakoitzari.

Metodologietarako, estandar nagusiak hartzen ditugu oinarri. Horrekin batera, gure sinnplifikatzeko gaitasuna gaineratzen dugu, eta, hala, (berr)aurkitzeko prozesu estimulatzaile bihurtzen da.

Hauxe da Carmen Gandarias fundazioak berak izan zuen inpaktu-mapa: