Langileak jasangarritasunaren alde

Langileak jasangarritasunaren alde

Erronka: Langile gutxik dakite Plastigaur etxeak zenbat egiten duen komunitatearen alde: energia % 100 berriztagarria kontsumitzen du, plastiko birziklatuz eginiko produktuak merkaturatzen ditu, dohaintzak egiten ditu proiektu komunitarioen alde… Eta, gainera, gai horiek ez dira Jasangarritasun Departamentuaren ardura bakarrik. Egiten duten guztia bistaratzeko zerbait behar dute, langileak ahalduntzeko eta plantilla osoak bestelako rol bat hartzeko.

Plastigaur actueight ods12

Erronka konpondu genuen

Gure actueight aplikazioa erabili genuen. Harekin “jokatu” zuten Plastigaurreko 30 langilek, eta 252 ohitura jasangarri martxan jartzea lortu zuten. Hala, poliki-poliki enpresan egiten dituzten ekintzak deskubritu zituzten. Zortziko taldeetan, zortzi erronka lortu zituzten 80 egunean, ederki asko pasatu zuten eta mundua hobetu zuten, isil-isilik. Engaiamendua, komunikazioa eta jasangarritasuna sustatzea, ekintza bakarrean.

Geure ekarpena egin genuen

Actueight guk sorturiko aplikazio bat da, ohitura jasangarriak demokratizatzeko berariaz sortua. Pertsonen % 70 engantxaturik geratzen dira, kontuan harturik, normalean, ohitura-aldaketak sustatzeko mugikorrerako aplikazioek erabiltzaileen % 10-15 inguru inplikarazten dituztela asko jota.