Erreginaren Kopa, isurpenetan NEUTROA
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kirol Zuzendaritza
Deskubritu zer lortu dugun
Erreginaren Kopa, isurpenetan NEUTROA
Erronka: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiak jasangarritasunarekin duen inplikazioaren seinale, eskubaloiko Erreginaren Kopa modu jasangarrian antolatzearen aldeko apustua egin nahi zen. Edizio horri esker, irekita geratu da jasangarritasunareko bidea etorkizuneko Erreginaren Kopetarako, baita etorkizunean Gipuzkoan egingo diren kirol ekitaldietarako ere.
Erronka konpondu genuen
Ekitaldiak izan dezakeen karbono-aztarnaren eta haren ingurumen-inpaktuen lehen azterketa egin genuen. Hari esker, jasangarritasunaren alde zer ekintza egin zitezkeen identifikatu genuen, eta Aldundiarekin batera lehenetsi genituen. Ondorioz, Erreginaren Kopa emisioetan neutroa izatea lortu genuen. Edizio hark ekonomia zirkularraren aldeko apustua egin zuen, eta tokiko marka jasangarrietan oinarritu zen.
Informazio gehiago: https://www.copadelareina2022.com/noticias/
Geure ekarpena egin genuen
Ingurumen-alderdiak ulerterrazak izatea eta antolatzaile-taldea inplikatzea lortu genuen. Gure askotariko jakintzari esker, ekintza-ideia garrantzitsuak eta berritzaileak ekarri ditugu (erabilitako olanekin produktuak sortzea, biodiesela erabiltzea garraio gisa, gamifikazio bidezko sentsibilizazioa, karbono-neutraltasuna…), eta modu efizientean kalkulatu dugu ekitaldiaren karbono-aztarna hiru irismenetan.